Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunerako sarrerak gelditzen dira oraindik

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 18a, 14:15

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizunerako sarrerak atzo jarri ziren salgai, Baztartxon. Bi emanaldietarako sarrerak gelditzen dira oraindik, eta Udaleko kultura sailean eskuratu daitezke.

Sarrerak zenbakituak izango dira eta sei eurotan salduko dira. Pertsona bakoitzak gehienez sei sarrera erosi ahalko ditu. Baztartxoko leihatilan ez ziren sarrera guztiak saldu atzo, eta gaurtik aurrera udaletxeko kultura sailean egongo dira salgai. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bi emanaldi eskainiko dituzte, abenduaren 29an. 16:00etan izango da lehenengoa eta 18:30ean, bigarrena.

Musuaren bideoklipa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide