Gaztaneneako parke estalia bozkatzen ari dira ikasleak

Gaztanenean egingo da estalitako parkea.

Hiru aukeraren artean ari dira erabakitzen ikasleak, eta Udalak azken erabakia datorren astean ematea aurreikusi du.

Egunotan herriko eskoletako neska-mutilak Gaztaneneako estalitako parkea nolakoa izatea nahi duten ari dira erabakitzen. Udalak hiru proposamen edo aukera eman dizkie ikasleei. Baldintza bezala jarri du Udalak parkea «inklusiboa», «irisgarria» eta «egokitutako jolasak» egiteko modukoa izatea. HH5 eta LH1-LH4 maila arteko ikasleak ari dira erabakitzen Gaztanenean egingo den estalitako parkean zer nolako jolasak nahi dituzten. Aldeko boto gehien jaso dituzten aukera aurrera eramango duela azaldu du Udalak. Honako hiru proposamen hauek aurkeztu ditu Udalak eskoletan:

1. aukera

 

2. aukera

 

3. aukera

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide