Cristina Uriarte sailburuak Azkoitiko hezkuntzaren egoera ezagutu du

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 14a, 17:11
Urtez urte dimentsio handiagoa hartzen ari den Gaztanea Formakuntza Zentroaren proiektua ezagutu du Uriartek.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin bildu zen atzo, osteguna, Javier Zubizarreta alkatea udaletxean.

Alkateak, Ana Azkoitia eta Marijose Arregi zinegotziekin batera, hezkuntza esparruko hainbat gai jorratu zituen sailburuarekin eta, bide batez, herriko berri eman zion. Esaterako, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, eskolak, enpresak eta udalak elkarlanean egiten ari diren lana eman zion ezagutzera. Halaber, sailburuak Gaztanea Formakuntza Zentroa bisitatu zuen, bertako Hizkuntza Eskola Ofizialeko gela desplazatuak ezagutzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide