Idiakez Ederra Etxearen proiektua aurkeztuko dute datorren ostiralean

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 14a, 16:29
Idiakez Ederra Etxea edo Nagusia 80 eraikina.

Visesa sozietate publikoak, Udalarekin batera, abenduaren 21ean aurkeztuko du Nagusia 80 eraikinaren proiektua, 19:00etan, Elkargunean. Aurkezpena egiteaz Landa eta Ochandiano arkitektoak arduratuko dira.

Idiakez Ederra Etxeak edo Nagusia 80 eraikina hustuta dago barrutik. Bertatik 408 tona hondakin atera ziren. Orain, Visesa sozietate publikoa, bertan babes ofizialeko hamasei etxebitzia eraikiko dituen erakundea, proiektua lantzen ari da. Alazne Ochandiano eta Mikel Landa arkitekoak ari dira lanean. Egurrezko ondarearen zaharberritzean adituak dira.

Abenduaren 21ean proiektuaren aurkezpena egingo dute Landa eta Ochandiano arkitektoek. Eraikinaren historia, gaur egungo egoera eta etorkizunean eraikina nola ikusiko den aurkeztuko dute, xehetasun osoz. Etorkizun hurbilean Idiakez Ederra etxeak kanpotik eta barrutik hartuko duen itxura zein izango den azalduko dute.

Exekuzioari dagokionez, adituen iritziz, "obra oso konplexua eta delikatua" izango da, eraikina bera "berezia eta babestua" delako. Aragoiko mudejar estilokoa da eta gutxi daude halakoak estatu mailan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide