Hezkuntzaren erronkez hitz egin du Cristina Uriarte sailburuak

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 14a, 13:10
Cristina Uriarte sailburua, Javier Zubizarreta alkatearekin.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hitzaldia eskaini zuen atzo, osteguna, Elkargunean.

'Hezkuntzaren erronkak' izenburupean, hezkuntzaren gaur egungo eta etorkizuneko erronkak zein diren azaldu zituen sailburuak, Javier Zubizarreta alkatea alboan zuela. Elkarguneko Oteiza aretoa bete egin zen Uriarteren hitzaldia zuzenean jarraitzeko.

Ostegun On taldeak, Egi Azkoitiak eta Gazte Geroa Azkoitiak Udazkeneko Hitzaldien baitan antolatu zuten Uriarteren solasaldia. Bingen Zupiria eta Arantxa Tapia sailburuen ondoren, Cristina Uriarte izan da Azkoitian hitzaldia eman duen hirugarren sailburua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide