DANOBATGROUPek Euskararen Egunean argitaratutako lehiaketak baditu irabazleak

Babestutako albistea 2018ko abe. 12a, 13:10
Edurne Bilbao eta Maier Leiaristi irabazleak.

DANOBATGROUPek Euskararen Nazioarteko Egunaren harira kooperatibak dituen herrietara zabaldutako Euskara aldean, erabili lanean lehiaketak baditu irabazleak.

Online osatu behar ziren lehiaketako erantzunak DANOBATGROUPen webgunean. Hiztegian bilatu eta erantzun guztiak zuzen erantzun ondoren, Edurne Bilbao eta Maier Leiaristi izan dira 2018ko lehiaketako irabazleak. Irabazleek Euskal Herriko landetxe batean bi gaueko egonaldia egiteko bonoa irabazi dute. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei.

Euskara aldean, erabili lanean, etxean, kalean…

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide