«Pentsio duinak» eskatzera plazara itzuli dira pentsiodunak

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 10a, 08:00
Pentsiodunak elkarretaratzean.

Gaur ere dozenaka pentsiodun elkartu dira herriko plazan pentsio duinak eskatzeko. Joan den astean eliz atarian egin zuten elkarretaratzea, baina gaur berriz ere plaza hartu dute 'Pentsio duinen alde' zioen karteltxoak eskuetan hartuta.

Astelehenero plazan biltzen dira pentsiodunak eta erretirodunak pentsio duinen alde protesta egiteko. Hurrengo astelehenean ere, 12:00etan, herriko plazako eskailerak beteko dituzte protestan jarraitzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide