The Upper Room taldeak gospel kontzertua emango du ostiralean

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 10a, 13:10
The Upper Room taldeko kideak.

Datorren ostiralean, abenduak 14, eskainiko du The Upper Room taldeak gospel kontzertua, Baztartxo Antzokian. Gospel Zikloaren baitan emango dute kontzertua, eta Azkoitikoa zikloko zazpigarren kontzertua izango da.

20:00etan hasiko da The Upper Room taldearen kontzertua, eta sarrera doan izango da. XIII. edizioa da aurtengoa, eta zikloak Euskal Herriko antzokiak, kultur etxeak eta elizak bisitatuko ditu abenduan eta urtarrilean zehar. The Upper Room lau kantariz eta hiru musikariz osatutako taldea da, eta Gospel tradizionaletik euskaratutako klasikoak eta bere abesti propioak eskainiko ditu Azkoitiko kontzertuan.

Ikusi iazko edizioko kontzertuen laburpena:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide