Eskubaloi partidak antolatu ditu iganderako Munoaundi taldeak

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 10a, 11:10
Herrian eskubaloia sustatu asmoz, Munoaundi Eskubaloi Taldeak, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioaren, Azkoitiko Udalaren eta gertuko eskubaloi kluben babesean, eskubaloi partidak antolatu ditu datorren iganderako, abenduak 16, Elkargunean. Neurketak ikusteko sarrera doan izango da.

10:00etatik 14:00etara bitartean, haurren mailako neurketak jokatuko dituzte Elkarguneko kantxa nagusian. Lehen neurketan neskak izango dira protagonista. Gipuzkoako Selekzioa Debabarrena-Urola konbinatuaren aurka arituko da. Ondoren, mutilek hartuko diete lekukoa neskei. Gipuzkoako Selekzioak, Corazonistas Vitoria taldeak eta Debabarrena-Urola konbinatuak hiruko formatuan partidak jokatuko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide