Datorren asteazkenean energiari buruzko hitzaldia emango dute, Plaza Ondo Jubilatuen Elkartean

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 8a, 11:15

Datorren asteazkenean, abenduak 12, energiari buruzko hitzaldia eskainiko dute 17:00etan, Plaza Ondo Jubilatuen Elkartean.

Iraurgi Berritzenek eta Udalak elkarlanean antolatu dute solasaldia. Besteak beste, energia gutxiago nola kontsumitu daitekeen eta energiari buruzko aholku praktikoak azalduko dituzte, fakturak ulertzeko jarraibideak emango dituzte eta bono soziala zer den azalduko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide