Gabonetako sukaldaritza ikastaroa eskainiko dute Elkargunean

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 7a, 14:20
Elkargunean izango da ikastaroa.

Datozen bi ostegunetan —abenduak 13 eta abenduak 20— Gabonetako sukaldaritza ikastaroa eskainiko dute, Elkargunean.

Bi eguneko ikastaroa izango da. Abenduaren 13an sarrerako hotzak nola landu azalduko dute, eta abenduaren 20an gozogintzari buruz arituko dira. Bi saioak 17:00etatik 19:30era izango dira, Elkargunean. Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Elkargunean edota 943 85 25 44 telefono zenbakira deituta eman beharko da izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide