Herrixen Elkarteak hogei otarra zozketatuko ditu

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 8a, 09:55
Iaz otarrak jaso zituzten herritarrak.

Herrixen Azkoitiko Merkatarien Elkarteak hogei otarra zozketatuko ditu abenduaren 10etik 21era bitartean Azkoitia Txartelarekin herriko dendetan ordainketak egiten dituzten herritarren artean.

Herrixen Elkarteak Gabonetako kanpainaren baitan azken urteetan egin izan du otarren zozketa, eta aurten ere zozketa egingo du. Otarrak abenduaren 22an, zapatua, zozketatuko dituzte eta sari banaketa ere egun berean izango da Torrezuri aretoan, 13:30ean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide