Urrezko Aizkolari Kopatik kanpo gelditu da Julen Alberdi 'Txikia IV.a'

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 7a, 09:20
Julen Alberdi 'Txikia IV.a', lanean. (Argazkia: Ibon Errazu)

Atzo jokatu zuten Urrezko Aizkolari Koparen kanporaketa faseko azken proba, Gurea pilotalekuan, eta Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolari azkoitiarrak ez zuen aurrera egiterik lortu. Eneko Otañok lortu zuen Iñaki Azurmendiren aurka aritzeko txartela.

Finalaurrekotan sartzetik urrats batera gelditu da Txikia IV.a aizkolari azkoitiarra. Hamabi kanaerdiko lana burutu behar izan zuten Alberdik eta Otañok, eta beizamarrak 31 minutu eta 35 segundo behar izan ditu lanak osatzeko. Azkoitiarrak, berriz 32 minutu eta 48 segundoan amaitu zuen. Abenduaren 16an Otxandion (Bizkaia) jokatuko da azken finalaurrekoa.

Urrezko Aizkolari Kopaz gain, Gabonetako Harri-jasotze eta Gabonetako Emakume Ingude kopen saioak ere jokatu zituzten, Gurea pilotalekuan. Inhar Urruzunok eta Jon Gisasola Zelai IV.ak harri-jasotzaileen txapelketako lehen finalaurrekoa jokatu zuten, eta Urruzuno sailkatu zen Asteasun jokatuko den finalera. Ingude altxatzen, berriz, Karmele Gisasola nagusitu zen Estibaliz Gastearenaren aurrean.

Erlazionatuak

Herri kirol jaialdia, iruditan

Maxixatzen.eus 2018 abe 07 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide