Izar gorriz bete dituzte dendak, Gabonetan ere herrian erosteko

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 6a, 17:46
Gabonetako kanpainan parte hartuko duten merkatariak. / Joakin Sudupe.

Herrixen merkatarien elkarteko hamabi dendarik erakusleihoen inguruko ikastaroa burutu dute, eta, bidez batez, erakusleihoa egoki aurkezteko eta salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakusteko gakoak ikasi dituzte. Horren erakusle dira dendetan jarri dituzten izar gorriak.

Ikastaroaren helburu nagusia izan da Gabonetarako erakusleihoaren diseinu erakargarria egiten ikastea. Herritarrak ikastaro horren emaitza zein izan den ohartzeko, izar gorriak ipini dituzte dendetan; sarrera nagusitik denda barrurantz itsatsi dituzte, dendarako sarbidea ikusgarriagoa eginez. Ikastaroa burutu duten hamabi dendatan daude izarrak.

Beheko argazkian ikus daiteke izar gorriak itsatsi dituen erakusleihoetako bat:

Merkatari txikiek ahalegin berezia egingo dute Gabonetan ere erakusleiho erakargarriak ipintzeko eta herritarrek herrian erosteko. Izan ere, merkataritza txikia sustatzeko, herritarrak sentsibilizatu beharra dagoela uste dute Herrixen elkarteko merkatariek. 

Herrixenek hainbat sentsibilizazio kanpaina lantzen ditu urtean zehar. Horrelako kanpainez bidez, merkataritza tradizionalak herriko ekonomian nahiz herriguneko bizitzan duen garrantziaz sentsibilizatu nahi dira herritarrak. Betiere, merkataritza txikiak erosleari eskaintzen dizkion gertutasuna nahiz erosotasuna balioan jarriz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide