Lagunarteko bazkariarekin agurtu dute Jubilatuen Astea

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko erretiratuek Jubilatuen Astea agurtzeko bazkaria egin zuten joan den igandean.

 Sei eguneko egitarauaren ondoren, joan den abenduaren 2an parrokian meza entzun eta lagunarteko bazkaria egin zuten Joseba jatetxean. Bazkalostean, berriz, Laja eta Larrañaga trikitilariek erromeria eskaini zuten.

Argazkiak: Jesus Mari Alberdi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide