Zubiaurre Igeri Elkarteko zozketak badu irabazlea

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 5a, 17:34
Itziar Izagirre taldekideak eman dio gaur txekea Maite Gurrutxagari.

Zubiaurre Igeri Elkarteko zozketako zenbaki sariduna 5453 izan da, San Andres eguneko ONCEko zenbakiaren azken 4 zenbakiek osatua.

Maite Gurrutxaga azpeitiarra izan da zozketaren irabazlea. 3.000 euro eskuratu ditu herriko dendetan gastatzeko. 2009ko E taldeko errifan saldutako zenbakia da sariduna.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide