Mendi ibilaldi geologikoa Izarraitzen, hurrengo zapatuan

Mendi ibilaldi geologikoa Izarraitzen, hurrengo zapatuan

2018ko Mendien Nazioarteko Eguna ospatzeko, 'Izarraitzeko Karsta, Geoparkeko harresia' lau ordu inguruko mendi ibilaldi geologikoa antolatu dute abenduaren 15erako, zapatua.

Inma Mugerza eta Asier Hilarioren azalpen geologikoak entzuteko aukera izango da ibilbidean zehar. Doako bisita gidatua da, eta euskaraz izango dira azalpenak.

Ibilbidea Zorrozpeko (Aittola) aparkalekuan hasiko da, 09:00etan. Arropa eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da.

Plaza mugatuak dira, hortaz, izena ematea beharrezkoa da, geoparkea@geoparkea.com posta elektronikoan edo 943 19 24 52 telefonoan.