Silence taldea elkarrizketatu dute Euskadi Irratiako 'Arratsean' saioan

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 5a, 17:35

Atzo, asteartea, Silence taldeko kideak elkarrizketatu zituen Arantxa Iturbe Euskadi Irratiako 'Arratsean' saioko aurkezleak. Azkoitiko eta Azpeitiko gazteek osatutako taldearen inguruko gorabeherez eta 'Silentium Auditë' lehen diskoaren inguruan aritu ziren, besteak beste, Andrea, Djuniet, Joxe Mari eta Julen Silence taldeko kideak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide