Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleak enpresa simulatuen azokara

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 5a, 09:00
Iaz, Izarraitz lanbide heziketako ikasleek BECera egindako bisita.

Datorren asteartean, abenduak 11, BECen izango den enpresa simulatuen 9. azokan izango dira Izarraitz Lanbide Heziketako administrazio zikloko lehenengo eta bigarrengo mailako ikasleak.

Enpresa simulatua, lanbide heziketako administraritzako zikloetan ikasitakoa praktikan jartzeko erabiltzen dugun enpresa  da. BECen euren gunea izango dute, eta bertan produktuen salerosketa sustatuko dute.

Izarraitz Lanbide Heziketako enpresa simulatua Oreka s.a.s da. Bertan bulego materiala saltzen dute, eta euren ezaugarri nagusiak azkartasuna eta ingurumenarekiko konpromisoa dira.

Azoka beste ikastetxeetako enpresa simulatuekin harremanetan egoteko eta harremana sendotzeko egiten da, besteak beste.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide