'Girl', 'Viudas' eta 'Pesadillas 2' filmak emango dituzte asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 5a, 09:00

Girl, Viudas eta Pesadillas 2 filmak emango dituzte datorren asteburuan, Baztartxo Antzokian. Aste honetan, ostiraletik astelehenera bitartean izango dira film emanaldiak. 

Ostiralean zine forumari dagokion Girl filma emango dute, 22:00etan. Viudas filma, berriz, zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan eskainiko dute. Pesadillas 2 haurrentzako filma, berriz, igandean 17:15ean emango dute. Ikusi filmen aurrerapen bideoak:

Girl filma:

 

Viudas filma:

 

Pesadillas 2 filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide