Kataluniako Kros Unibertsitarioa irabazi du Jone Zabaletak

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 4a, 16:24
Jone Zabaleta Tortosako krosean. (Argazkia: Yolanda LarraƱaga)

Jone Zabaletak (Azkoitia, 1998) Kataluniako Kros Unibertsitarioa irabazi zuen joan den igandean, abenduak 2, Tortosan (Katalunia). Bigarren sailkatuari 41 segundoko tartea atera zion Zabaletak helmugan.

«Lasterketa ona» egin zuen azkoitiarrak, eta bakar-bakarrik osatu zuen 4.500 metrotako lasterketa. 16 minutu eta 22 segundo behar izan zituen ibilbidea burutzeko, eta bigarren sailkatuari 41 segundoko tartea atera zion Zabaletak amaieran. 2018-2019 ikasturtean Kataluniako Unibertsitatean matrikulazioa egindako ikasleek, unibertsitateko irakasleek eta kudeaketa taldeko kideek partu hartu dute lasterketan. Herritik Lleidara (Katalunia) joan zen Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitza egitera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide