1968an jaiotako Ikastolako ikasle ohiek bazkaria egingo dute, abenduaren 15ean

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 4a, 12:53
Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean izango da bazkaria.

1968an jaiotako Ikastolako ikasle ohiek bazkaria egingo dute datorren abenduaren 15ean, zapatua. Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean egingo dute bazkaria, 14:30ean. Aurrez, 13:00etan, Azpeitiko Eperra tabernan elkartuko dira.

Loiolako ikastetxean Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako ikasleak batera ibiltzen ziren garaiak gogoratzeko eta gaur egungoaren berri izateko egingo dute bazkaria ikasle ohiek. Bazkarira joateko abenduaren 12a baino lehen eman beharko da izena 687 056 755 telefono zenbakira deituta.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide