Bideojokoak sortzeko tailer teknologikoa egingo dute Gabonetan

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 4a, 09:00

Gabonetarako tailer teknologikoa antolatu du Elkarguneak, Udalak lagunduta. Scratch programa erabiliz, bideojokoak nola sortzen diren ikusi eta ikasiko dute izena ematen duten kideek.

Tailerra LH 5 eta 6 mailetako eta DBH 1 eta 2 mailetako ikasleei dago zuzenduta. Izena Elkarguneko Gazteria Zerbitzuaren Bulegoan eman beharko da, abenduaren 10etik 21era. Ikastaroa datorren urtarrilaren 2tik 4ra eskainiko da, 09:00etatik 13:00era. Plazak mugatuta daude, eta Udalak egindako %50eko finantziazioaren ondorioz, prezioa 30 eurokoa da. Informazio gehiago: 943 026 027 telefonoan edo www.jolastek.eus atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide