Ixidro Erretegiak irabazi du San Andres Idi Dema Saria

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 4a, 09:18
Ixidro Erretegiko kideak manta jasotzen. (Argazkiak: Ibon Errazu)

Ixidro Erretegiko idi pareak irabazi du San Andres Idi Dema Saria. Atzo, astelehena, jokatu zen sanandresetako sariaren azken proba, eta Olidenek eta Ixidro Erretegiak lehia estua izan dute. Oriotarren idi pareak baino plaza bat gehiago egin zuen Azkoitiko uztarriak.

55 plaza eginda nagusitu da Ixidro Erretegiko idi parea. Axier Alegria eta Jagoba Tubilla aritu dira itzain bezala Azkoitiko idi parearekin. Olidenek, berriz, 54 plaza eta 2,08 metro egin zituen. Horrenbestez, bigarren postua lortu du. San Andres Idi Dema Sariko hirugarren postua sanandres egunean aritu zen Laukizko Elorrietak lortu du; 54 plaza egitera ez zen iritsi Laukizko idi parea. Hona hemen sailkapen osoa:

1- Ixidro Erretegia - 55 plaza

2- Oliden - 54 plaza eta 2,08 metro

3- Elorrieta - 53 plaza, lau zintza eta 4,02 metro

4- Lopategi - 50 plaza eta 2,58 metro

5- Kamiñoko Jatetxea - 50 plaza

6- Ipiñarrieta - 49 plaza, zinta bat eta 2,53 metro

7- Jexux Garaiar - 43 plaza

8- Aurrekoetxea - 42 plaza, zinta bat eta 0,35 metro

9- Zunbeltxu - 27 plaza eta lau zinta

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide