Euskaraldiari agur

Euskaraldiari agur
Ehunka herritar Euskaraldiarekin bat eginda, Goiko Losan.

Gaur arratsaldean Euskaraldiaren amaiera ekitaldia izan da herriko plazan. Ehunka lagun bertaratu dira, argazki erraldoian parte hartzeko.

Azkoitiko Euskara Mahaiak antolatuta, Euskaraldiaren amaierarako prestaturiko manifestua irakurri dute Azkoitiko hamaikakoa osatzen duten bi lagunek. Oholtzan jarritako pantaila erraldoian goizeko ekitaldiaren laburpena ikusi ahal izan da, eta horrez gain, Euskaraldiarekin bat egin duten taldeen argazkiak ere erakutsi dira. Ekitaldiari amaiera emateko, bertaratu diren Ahobizi eta Belarriprest guztiekin argazkia atera da, eta ondoren txokolate beroa janez amaitu dute. Azkoitian 2.116 lagunek hartu dute parte Euskaraldian.

Erlazionatuak