Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egin dute erretiratuek, eliz atarian

Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egin dute erretiratuek, eliz atarian
Erretiratuak, eliz atarian. / Argazkia: Jesus Mari Alberdi.

Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna dela-eta, eliz atarian egin dute dozenaka erretiratuk asteleheneroko elkarretaratzea, pentsio duinak eskatzeko.

Pentsioak «duinak eta KPIaren araberakoak» izatea eskatu dute beste behin, herritarrek. Euriaren eraginez eliz atariko eskaileretan egin behar izan dute gaurko elkarretaratzea. Datorren astelehenean ere kontzentrazioa egingo dute pentsiodunek, herriko plazan.