V. Orbel Jokuetako finala, bideoan

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 3a, 16:09

Abenduaren 1ean jokatu zen V. Orbel Jokuetako finala, Elkargunean. Honako hiru talde hauek lehiatu ziren: 'Malekoiko sorginak', 'Azkoitiko 3 damatxo' eta 'Ezdakiat'.

Iaz bezala, Maite Kaperotxipik, Ixabel Jauregik eta Lurdes Jauregik osatutako 'Azkoitiko 3 damatxo' taldeak irabazi zituen Orbel Jokuek, 30 punturekin; bigarren gelditu ziren 'Malekoiko Sorginak',19 punturekin, eta 'Ezdakiat' taldea izan zen hirugarrena, 9 punturekin. Aurkezle lanetan Xabier Barquero eta Maite Alberdi aritu ziren.

Guztira hiru proba egin behar izan zituzten lehiakideek. Lehenengoan euskal kulturako aurpegiak eman zitzaizkien eta parte hartzaileek argazkikoaren izen-abizenak asmatu behar izan zituzten. Bigarren proban, kaskoak belarrietan zituela taldeko batek abesti bat kantatu behar izan zuen hitz bat emanda, eta taldekideek abestiaren izena asmatu behar izan zuten. Azken proban, berriz, hitza pasa jokoa egin zuten. Aretoa goraino bete zen, eta giro polita sortu zen Elkargunean. Bertaratu diren ikus-entzuleen artean, gainera, kultur produktuak eta herriko tabernetan gastatzeko txekeak zozkatu ziren.

Erlazionatuak

V. Orbel Jokuk, iruditan

Maxixatzen.eus 2018 abe 01 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide