Konfiantzaren Pedagogiari buruzko hitzaldia antolatu du Floreaga Salestar Ikastetxeak

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 3a, 10:21

Floreaga Salestar Ikastetxeko zuzendaritzak eta guraso elkarteak Rafael Cristobalek, Konfiantzaren Pedagogiaren bultzatzaileak, abenduaren 10ean Floreagan emango duen hitzaldira gonbidatu nahi dituzte herritarrak.

 

'Haurren eskolatzea: egokitzea ala etxekotzea?' gaia izango du aztergai Cristobalek.

Saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da, eta irekia eta doakoa izango da. Hala ere, seme-alabak Haur Hezkuntzan dituzten familiei zuzenduta dago batik bat.

Hitzaldiak irauten duen bitartean, umeen zaintza zerbitzua eskainiko da ikastetxean. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek,  abenduaren 5erako jakinarazi beharko dute ikastetxeko idazkaritzan.

Informazio gehiago behar izanez gero, floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezua idatzi edo deitu 943 853 043 telefono zenbakira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide