Xake txapelketa sanandres jaiak agurtzeko

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 2a, 12:17

Anaitasuna-Kakute Sake Taldeak antolatuta, XXIII. San Andres Xake Txapelketa ari dira jokatzen 10:00ak geroztik. Guztira ehun parte hartzaile inguru bildu dira Elkargunean. Isiltasunean murgilduta, kontzentrazio handiz aritu dira parte hartzaileak. Suitzar erako txapelketa jokatu dute, eta hamar txandatan banatuk dute gaurko proba.

Nazioarteko Maisuak ere izan dira gaur, Elkargunean. Alejandro Franco eta Diego del Rey Nazioarteko Maisuak eta David Lana Maisua Azkoitian izan dira. Euskal taldeez gain, Kantabriatik eta Aragoitik (Espainia) etorritako 30 talde inguru elkartu dira. Anaitasuna Kakute Xake taldeko kideek azaldu dutenez, «txapelketa osoa» da sanandres jaietan Azkoitian egiten dena, «guztiek» baitituzte irabazteko «aukerak».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide