Bi film emango dituzte asteburuan, Baztartxo Antzokian

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 28a, 09:15

Datorren asteburuan bi film emango dituzte, Baztartxo Antzokian. La sociedad literaria y el pastel de piel de patata filma eta El cascanueces y los cuatro reinos filmak eskainiko dituzte ostiraletik astelehenera bitartean. Etxeko saltsak antzezlana dela-eta, zapatuan ez da film emanaldirik izango. 

 

La sociedad literaria y el pastel de piel de patata filma ostiralean 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan emango dute. El cascanueces y los cuatro reinos haurrentzako filma, berriz, igandean 17:15ean hasiko da.

La sociedad literaria y el pastel de piel de patata filmaren bideo aurrerapena:

 

El cascanueces y los cuatro reinos haurrentzako filmaren bideo aurrerapena:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide