'Etxeko saltsak' antzezlanerako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

'Etxeko saltsak' antzezlanerako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Hurrengo zapatuan, abenduak 1 19:30ean, Baztartxo Antzokian izango den Etxeko saltsak antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko ditugu datorren ostegunean, azaroak 29.

 

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

Etxeko saltsak antzezlaneko bi aktore aipatu, neska bat eta mutil bat.

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, azaroaren 29rako, osteguna, baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo dugu, eta ostegunean bertan jakinaraziko dugu Webarruen.

Antzezlanaren sinopsia

Etxeko saltsak endreduzko komedia bat da, korapilatsua. Ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago dute eta aktoreak dantzan ibiliko dira gaizki-ulertuen etengabeko kate dibertigarrian.

Egilea, Alan Ayckbourn antzerkigile eta zuzendari ingeles ezaguna da. Greg eta Ginny etxe berean bizi dira. Maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean, isil-gordean. Ginnyk gurasoen landetxera, bisita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harreman sekretua bertan behera utzi behar dutela esateko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta neskalaguna baino lehen allatuko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatzen dio.

Ikusi antzerkiaren bideo aurrerapena: