Josu Juaristi izango da Europarako EH Bilduren hautagaia

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 27a, 08:39

Botoen %75,61 eskuratu ditu Josu Juaristi (Azkoitia, 1964) politikariak Europako parlamenturako hautagaia aukeratzeko EH Bilduren barne bozetan; Lorena Lopez de Lacalle zen beste hautagaia. Hori horrela, Juaristi izango da datozen Europar Parlamentuko hauteskundeetan EH Bilduren hautagaia.

 

3.358 lagunek parte hartu dute EH Bilduren aukeraketa prozesuan. Izena emandakoen %43,63ak hartu du parte aukeraketan. Presentzialki eta aplikazio digital egin dute hautaketa, eta 2.539 boto jaso ditu azkoitiarrak —botoen %75,61—; Lopez de Lacalle beste hautagaiak, berriz, 733 boto jaso ditu —botoen %21,83—. 86 boto zuri ere zenbatu dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide