EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrendaburua aukeratzeko prozesua hasi du

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 26a, 16:23

Udal hauteskundeetarako zerrendaburuaren aukeraketa prozesua hasi du Azkoitiko EH Bilduk. Gaurtik hasita abenduaren 9ra bitartean, alkategaiak aurkezteko eta proposatzeko aukera izango dute webgunean izena emanda daudenek. Azkoitiarrei dei egiten die izena eman eta barne prozesuan parte hartzera. Edozein zalantza izanez gero azkoitia@ehbildu.eus helbidera idatzi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide