Iñigo Ucin: «Eroskiren zorraren negoziazioan hurbil gaude akordiotik»

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 26a, 17:11
Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko buru azkoitiarra.

Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko burua, azkoitiarra, gaur Euskadi Irratian elkarrizketatu dute. Mondragon Korporazioko lehendakariak espero du urtea bukatzerako etor litekela akordioa. Ucin kezkatuta agertu da desazelerazioagatik; sintoma batzuk hasi dira nabaritzen.

 

«Ez dago motiborik akordio batetara ez heltzeko», esan du Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidenteak 'Faktoria'-n, Eroskik finantza erakundeekin duen zorrari buruzko negozazioaz galdetuta. «Ez da lan asko falta, baina errematea behar du», zehaztu du eta, gaineratu, berak urtea bukatu aurretik espero duela akordioa. Eroskik 1.566 milioiko zorra du bankuekin eta 2019ko ekainera arteko muga bernegoziatze akordioa lortzeko.

Elkarrizketa osorik entzuteko sakatu loturan.

Ucinen arabera, enpresa guztiek duten zorra kontutan hartuta ez da larritzeko moduko kopurua. «Enpresa guztiek dituzte zorrak eta Eroskik ere bai. Hori ondo bukatuko da», esan du, Eroskik bere konpromiso danak bete dituela gaineratu aurretik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide