Euskaraldia

Madril - Malasaña - 04:37

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 26a, 11:15

Aitor Goenagak Euskaraldiaren inguruan egindako ekarpena: 'Madril - Malasaña - 04:37'. Irakurri:

 

E- Bai, bai, arrazoi duk.

M- ¡Pero qué dices!

E- Hostia perdona, tío. Zerbeza batzuk edan eta gero, buruak ez zidak ematen, eta nahi gabe euskaraz ateratzen zaidak.

M- Kar-kar. Benetan, Man, pila bat gustatzen zaidak zuen nortasuna. Desberdinak zarete: hizkuntza, izakera, bizi zareten tokia, bertako inguruak, kultura…

E- Zer esango diat ba nik… halaxe dela. Ni oso harro nagok euskalduna izateaz.

M- Egunen batean egin behar diagu zerbait Euskal Herriko leku galduren batean, e. Baserri zahar batean edo… Zerbait berezia transmititzen zidatek toki horiek.

E- Nahi al duk zigarrilo bat? Jian Jian! Pare bat Mahou emaizkidak, faborez.

T- 33 cl edo 50 cl?

E- 50, 50.

E- Zelaia, euria, kolorea, animaliak, freskura… Ama, aita, amama, aitite. Sukaldea, usaina, leihoa, lore gorriak, mahaia.

Aititeren txapela, su gaineko baba dantza eta ondoko platera. Amamaren iztar gaineko koadrodun manta epela.

Egutegia, abenduak 3.

Ume baten negarra, katua, aititeren irribarrea. Begirasuna, aita, ama. Sehaskako jolasa.

Hitza.

...

Baten batek aspaldi begiratu zian haitzen gainetik.

–Hauxe izango duk nire seme-alaben sehaska.

AZKOITIARREZ. AZKOITIARRA.

Segi dezala Kakueta azpiko pagoak, adar berriekin, itzal epela ematen.

E- Bai, bai, arrazoi duk.

M- ¡Pero qué dices!

E- Hostia perdona, tío. Zerbeza batzuk edan eta gero, buruak ez zidak ematen, eta nahi gabe euskaraz ateratzen zaidak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide