Dunne taldeak 'Argi eza' lana kaleratu du

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 26a, 10:17
Ander Franco, Gorka Alcalde eta Gorka Franco.

Dunne taldeak Argi eza izeneko erreprodukzio hedatua grabatu berri du. Udaberrian hasi ziren 2noisy estudioetan grabaketa lanak egiten, eta lau kantuz osatutako lana kaleratu berri dute. Abenduaren 5ean, gainera, Durangoko Azokan kontzertua emango dute.

 

Slaktius musika taldetik eratorritako musika taldea da Dunne taldea. Gorka Alcaldek —ahotsa eta gitarra—, Ander Francok —baxua— eta Gorka Francok —bateria— osatzen dute taldea. Stoner eta hardcore doinuak nagusitzen dira euren kantetan. Letren bidez hausnartzen dute gaur egungo gizartea eta mundua nola dauden. «Arima gabeko gizakiak, bulling-a eta inguruko kutsadura eta eliteen inguruko kritika» egiten dute.

Abenduaren 5ean, Durangon

Hurrengo asteazkenean, abenduak 5, Durangoko liburu eta disko azokan izango dira azkoitiarrak. 11:40ean Hegoa eszenatokian euren azken lana aurkeztuko dute. 

Entzun Dunne taldearen musika, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide