Lesio batek Emakume Master Cup txapelketatik kanpo utzi du Eneritz Arrieta

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 26a, 12:20

Eneritz Arrietak ez zuen jokatzerik izan Emakume Master Cup lau eta erdiko txapelketaren azken kanporaketa. 

 

Zallan (Bizkaia) aritzekoa zen azkoitiarra, baina zapatuan jokatu zuen pilota partidan ebaki sakona egin zuen ukalondoan. Lesioak azken faseko pilota partidak jokatzea eragotzi dio pilotari azkoitiarrari. Bere lekuan aritu da Iera Agirre, baina ezin izan du aurrera egin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide