Ikusmina piztu dute azokak eta ehoziri erakusketak

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 25a, 13:53

Herriko hainbat baserrietako produktuen eta Garapenean Bidelagun egitasmoaren azoka izan da gaur goizean, herriko plazan. Horrez gain, ehoziri-lanen erakusketa ere izan da, Kontzejupean.

Guztira zortzi elkartek parte hartu dute Garapenean Bidelagun azokan: Gazteak eta Garapena, Esku Bidez, Lumaltik, The Direct Help, Mundu Solidarioa Helburu, Bidezko Merkataritza eta Acoes elkarteak izan dira plazan. Azokaren bidez, herritarrek Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana eta proiektuak ezagutu ahal izan dituzte. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide