Giro bikaina San Andres Saria txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 24a, 20:35

Zubiaurre Igeri Elkarteak, urtero bezala, San Andres Saria txapelketa antolatu du Elkarguneko igerilekuan. Eguerdian taldekako hainbat argazki atera dituzte, eta ondoren ur jolasetan gozatu dute ehunka gaztetxok. Jolasak amaitu ondoren, igeri frogak hasi dituzte, eta bertan Azkoitiko eta Azpeitiko igerilariek parte hartu dute. Frogen ondoren, sariak banatu dituzte. Bestalde, Marea Urdinak Zubiaurre Igeri Elkartea zoriondu du, txapelketa modu inklusiboan antolatzeagatik.

Argazkiak: Zubiaurre Igeri Elkartea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide