Tripontzia, herriko tabernetan salgai

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 23a, 19:40

Azkoitiko Gure Esku Dagok Tripontzia Urteberriko Sariaren boletoak salgai ipini ditu gaur. Herriko taberna hauetan eskura daitezke: Olaberri, Dean, Zakela, Latz, Zurt, Etxe-aitz, Koxka eta Larramendi Torrean. 60.000 eurokoa izango da sari nagusia.

 

Tripontzia Urteberriko Saritik jasotako dirua Gure Esku Dago eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua erakundeak finantzatzeko erabiliko da, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak eta Euskal Herrian euskararen normalizazioa bideratu eta bizkortzeko egitasmoak laguntzeko, alegia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide