Euskaraldia

Trikigiro ere Euskaraldiarekin bat

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 22a, 17:46

Trikigiro Urola Kostako Kultur elkarteak bideoa kaleratu du, Euskaraldiaren bat eginez. Enaitz eta Haritz Alberdi trikitilari gazteen ahotsarekin eta trikiti doinuekin sortu dute. Gainera, trikiti doinuei Euskaraldiarekin lotutako hitzak jarri dizkiete. Bestalde, Azkoitiko hainbat trikitilari agertzen dira bideo horretako argazkietan. 

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte egingo da Euskaraldia eta ekimenarekin babestu dute Trikigiroko kideek ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide