Gazteak eta Garapenak egindako zozketak badu irabazlea

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 22a, 14:01
Mila Arrieta 'Ixkurre' irabazlea, erdian, familiartekoen laguntzarekin. / Maxixatzen

Gazteak eta Garapena taldeak Beningo Kaleko Umeen alde egindako zozketak badu irabazlea: Mila Arrieta 'Ixkurre'. Erreserbako 2.332 zenbakiaren jabeak eraman du azkenean saria, zenbaki saritua ez delako agertu.

 

Zozketan bildutako diru 5.000 euroak laster bidaliko dituzte Beningo salestarrek Porto Novon eta Cotonoun kaleko umeen alde duten aterperako eta eskolara. Txartel guztiak saldu dira.

Milagros Arrieta zozketaren irabazleak sari bakarrean hauek eskuratu ditu: 

Plaza Sport kirol dendako Igor Zubeldia Realeko futbol jokalariaren eta Jokin Altuna pilotariaren elastikoak sinatuta, Baskonia saskibaloi taldearen elastiko historikoa (2010-11) taldeko jokalariek sinatuta, Migel Zubizarreta Bolante eta Maite Agirre Krispin herriko margolarien margolan bana, Joseba jatetxean bi lagunentzako otordua, Elikagune taldeak janariz osatutako saskia eta Xoxote artzain gazta.

Sari horiek familiakoekin partekatuko dituela esan du irabazleak.

Antolatzaileen izenean, mila esker laguntzaile eta partaide guztiei. Eta sarietan aipatatukoez gain, FK kopistegiari, Jaskunde Kooperatibari eta Plaza Sport kirol dendari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide