Gabonetako XXII. Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko izen ematea, zabalik

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 22a, 12:52

Herrixen dendarien elkarteak eta Azkoitiko Udalak aurten ere Erakusleiho Lehiaketa antolatu dute. XXII. edizioa izango da aurtengoa eta parte-hartze oinarriak zabaldu dituzte. Izen-ematea zabalik dago jada eta parte hartu nahi duten establezimenduek abenduaren 10a dute horretarako azken eguna.

 

Sari banaketa berriz abenduaren 22an izango da. Epaimahaiak hiru sari emango ditu eta horietaz gain, Herritarren Saria ere banatuko da. Herritarrek botoa emateko aukera izango dute Udaletxeko harreran eta Elkargunean jarriko diren kutxetan.

Epaimahaiak hiru sari banatuko ditu. Lehen erakusleiho sarituak 350 euroko banua jasoko du, bigarren sariak 250 eurokoa eta hirugarren 150 eurokoa. Herritarren saria ere izango da, ordea. Udaletxeko harreran eta Elkargunean kutxa bat jarriko da botoa emateko. Kutxa horiek abenduak 21 eguerdian jasoko dira. Herritarren saria 150 euroko bonua izango da.

Erakusleihoaren aurkezpenari, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakusteari eta Gabonetako giroa emateari emango dio garrantzia epaimahaiak. Azkoitiko Udaletxeko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak izendatutako pertsonek osatuko  dute epaimahaia. Erakusleihoak abenduaren 10etik urtarrilaren 6ra bitartean egon beharko dute ikusgai.

Izen ematea

Izena emateko hiru bide daude. Udaleko Herritarren Harrera Bulegoan, Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 1go solairuan) edo herrixen@hotmail.com helbidean eman daiteke izena, abenduaren 10a baino lehen; 18:00etan itxiko da epea.

Sari banaketa eguna

Sariak abenduaren 22an banatuko dituzte Torrezuri erakustokian. 13:30ean hasiko da sari banaketa ekitaldia, baina aurrez Herrixen Elkartearen otarren banaketa ekitaldia egingo da. Sari banaketa ere momentu horretan egingo da.

Herrixen Elkartearen saria

Gazteen parte hartzea sustatu asmoz, Herrixen Elkarteak lehiaketan parte hartuko duten Herrixen Elkarteko bazkide diren komertzioen arteko lehiaketa egingo du, Facebook bidez. Otarra bat sarituko dute. Lehiaketan botoa ematen duten herritarren artean berriz 50 euroko bonua zozketatuko du Elkarteak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide