Euskaraldia

Gaur izango da Euskaraldiako txapak jasotzeko azken eguna

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 22a, 09:00

Joan den astelehenean hasi ziren txapak banatzen Euskara Mahaiko kideak Torrezurin, eta gaur, osteguna, izango da txapak jasotzeko azken eguna. Gogoratu, bihar hasiko dela Euskaraldia, eta 11 egunetan soinean eraman beharko dela Ahobizi edo Belarriprest txapa.

 

Torrezuriko ordutegia honako hau da:

Astelehenetik ostegunera, goizez, 12:00etatik 13:00etara egongo da irekita, eta arratsaldez, berriz, 17:30etik 19:30era.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide