Gozatua hartu dute San Jose egoitzako egoiliarrek bertsoekin

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 20a, 18:35
Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso bertsolariek abestu dute gaur San Jose egoitzan.

'Adin adin' egitasmoaren baitan, Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso bertsolariek abestu dute gaur arratsaldean San Jose egoitzan.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lankuren arteko "Adin adin" egitasmoak laugarren urtez izan du segida, bere helburuari eutsita; alegia, bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psikoemozionalak landuz.

Hona hemen bideoan gaur arratsaldeko bertso sorta batzuk:

 

 

Proiektu honen bidez, euskal kulturaren adierazpide nagusienetakoa den bertsolaritza zahar etxeetara iritsarazi da, ahozkotasunak duen potentzial osoarekin, terapeutikoki zein ludikoki.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide