Landa eremuetan eta baserri bideetan elurra auzolanean kentzeko deialdia

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 20a, 12:28
Argazkia: Jon Kaxka.

Landa eremuetan eta baserri bideetan elur kentze zerbitzua eskaintzeko auzolanean parte hartu nahi dutenek, abenduaren 1era arte dute izena emateko epea.

 

Azaroaren 16an argitaratu zen iragarkia eta hamabost egun naturaleko epea emango da izena emateko. 2013ko urtarrilaren 11an argitaratu zen lehenengo aldiz ordenantza hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Urtero, udazkenetan, deialdi publiko bat luzatzen da, eta auzolanean parte hartzeko interesaturik dauden guztiek bere eskaera aurkez dezakete udaletxeko erregistro orokorrean.

Ordenantza horren arabera, izena emateko hainbat baldintza bete behar dira: traktoreak eduki edo izateko ahalmena izatea eta makinaria horrek udalak utziko dion palarekin bateragarria izatea, besteak beste. Horrez gain, udalak kalte-ordainen bidez ordainduko diete langileei; lan orduko 50 euro jasoko ditu honek, horretarako, baserritarrak zehaztuko ditu hasiera eta amaiera orduak eta kokapena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide