XLV. Kontzejupe Pilota Txapelketa finalerdietara iritsi da

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 20a, 13:20
XLV. Kontzejupe Pilota Txapelketako partidan lau gazte. (Argazkia: Oteiza Pilota Elkartea)

XLV. Kontzejupe Pilota Txapelketaren finalerdietako partidak jokatuko dituzte bihar, asteazkena, eta etzi, osteguna. Asteazkenean benjamin mutilen eta mutil nagusien mailako finalerdiak jokatuko dituzte.

 

Asteazkenean, 17:15ean hasita, 8 eta 9 urteko mutilen mailako finalerdiak jokatuko dira, Kontzejupen. Lehen partidan, Mikel Alberdik eta Aritz Aizpuruak osatutako bikotea, Iker Garate eta Erik Aristegi bikotearen aurka arituko da. Bigarren partidan, berriz, Oier Juaristi eta Urtzi Segurola, Iker Beristain eta Julen Etxaniz bikotearen aurka lehiatuko da.

Ondoren, mutil nagusien mailako finalerdi bat jokatuko da. Jon Juaristik eta Joseba Zendoiak jokatuko dute lehen finalerdia. Ostegunean, berriz, mutil nagusien mailako beste finalerdia jokatuko dute Alex Juaristik eta Aitor Azkoitiak. 19:30ean hasiko dute lehia. 

Beste mailetan finalerdirik ez

Gainerako mailetan ez dute finalerdirik jokatuko. Orain arte jokatutako partidetan onenak izan diren bi bikoteak sailkatu dira sanandres egunean jokatuko diren finaletara. Sanandres egunean jokatuko diren finaletan amaituko da XLV. Kontzejupe Txapelketa. Pilota partidak 17:00etan hasiko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide