Hasi dira Gabonetako argiak jartzen

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 20a, 12:20

Gero eta gutxiago falta da Gabonak iristeko, eta herria egun horietarako prestaketa lanekin hasi da. Herriko hainbat kaletan jarriko dituzte Gabonetako argiak, eta Julio Urkixo Etorbidea kalean jarri dituzte jada.

 

Datozen egunetan herriko beste kaleetan eta auzoetan ipiniko dituzte. Abenduko lehen egunetan piztuko dituzte Gabonetako argi guztiak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide