Jubilatuen Astea ospatuko dute Plaza Ondo Elkartean

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 20a, 11:15

Plaza Ondo Jubilatuen Elkartean Jubilatuen Astea ospatuko dute. Datorren astelehenean, azaroak 26, hasiko dute astea eta abenduaren 2ra luzatuko dute.

 

Sei eguneko egitaraua antolatu du Plaza Ondo elkarteak. Hona hemen egitaraua:

Azaroak 26, astelehena:

17:00etan, txokoladata elkarteko tabernan. Txokolatadarako izena eman beharko da azaroaren 27a baino lehen. Bazkideek 2,50 euro ordaindu beharko dute; bazkide ez direnek 3 euro.

Azaroak 27, asteartea:

17:00etan, Maria Lourdes Domenechek egindako bideoen emanaldia. Amaieran, mokadutxoa emango diete emanaldira joaten diren guztiei.

Azaroak 28, asteazkena:

16:00etan, tute eta puntto txapelketa. 20:30ean, txapelketetan parte hartzen dutenentzat afaria egingo dute. Lehiaketan parte hartzeko izena eman beharko da azaroaren 27a baino lehen.

Azaroak 29, osteguna:

17:00etan, bingo berezia.

Azaroak 30, ostirala:

Txorizo pintxoa eta ardoa eskainiko dituzte doan elkarteko tabernan.

Abenduak 2, igandea:

11:00etan, meza parrokian.

14:00etan, lagunarteko bazkaria Joseba Jatetxean. Txipiroi eta langostino entsalada, kroketak, onddoen nahaskia, legatza saltsan, entrekota, tarta, izozkia, kafea eta edariak sartuko dira bazkariaren menuan. Bazkalostean, berriz, Laja trikitilariak musika eskainiko du. Bazkarira joateko izena eman beharko da azaroaren 27a baino lehen. Bazkideek 32 euro ordaindu beharko dute; bazkide ez direnek, 34 euro.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide