Eneritz Arrieta Bizkaia Torneoko txapeldun

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 18a, 11:41
Eneritz Arrieta eta Leire Etxaniz.

Eneritz Arrieta (Azkoitia, 1986) pilotari azkoitiarrak Bizkaia Torneoa irabazi zuen atzo, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. 22 eta 12 nagusitu zen azkoitiarra Leire Etxaniz bikote zuela, Amaia Araiztegi eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka. Bizkaia Torneoaren lehen edizioa izan da aurtengoa.

 

Partida parekatua jokatu zuten finalean, baina partida erditik aurrera oreka hautsi egin zen. Arrieta eta Etxaniz txapela janzteko moduan izan ziren. Euskal Telebistaren laugarren kateak —ETB4— zuzenean eskaini zuen atzoko finala. Ikusi loturan finala.

Emakume Master Cup txapelketan

Arrieta, bestalde, Emakume Master Cup txapelketako azken kanporaketa fasera sailkatu zen joan den asteburuan. Zallan (Bizkaia) jokatuko dituzte hurrengo kanporaketa partidak datorren igandean, eta bederatzi pilotarietatik lau sailkatuko dira finalerdietara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide